Urnieta Leitza ibilaldia, Zanpatuz elkartearen lehen irteera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko urt. 9a, 12:39

Zanpatuz mendi elkartea abian da. Abenduaren 26ko aurkezpen ekitaldian 180 lagun pasa elkartu ziren Saroben, eta han agindutakoa betez, elkarteko kideek lehen irteera antolatu dute: Urnieta-Leitza ibilaldia.
Urtarrilaren 25ean izango da, igandearekin.

Ibilaldia, ordutegiak:

6-7 orduko ibilbidea osatu ostean, asmoa Leitzan bertan bazkaltzea da, bertan Iñauteriak ospatzen direla aprobetxatuz eta giro polita egongo delakoan. Izena emateko zerrendak Xauxar, Kantoi, Amailur eta Ikasmin ikasketa zentruan jarriko dira, eta izen-ematearekin batera, bazkariko diru saria ordaindu beharko da, 25 euro, jatetxeko lekua gordetzeko. Izena emateko azken eguna urtarrilaren 23a izango da.
Autobusean bueltatzeko aukera eskainiko da, eta bazkariko izen-ematearekin batera apuntatu eta jende kopuruaren arabera zehaztuko da ordaindu beharreko kopurua egunean bertan. Irteera ordua 6:30etan izango da, eta Adarra eta Mandoegi igo ostean, Leitzalarreatik Leitzaraino bidea egingo da. Leitzan bertan dutxa bat hartzeko aukera ere egongo da (4 euro). Aldatzeko arropa eraman nahi duenak motxila bezperan Ikasmin ikasketa zentroan (Etxeberri plaza) uzteko aukera izango du (11:00-13:00). Itzulera 19:00ak aldera izango litzateke.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!