2012. urte amaieran, partaidetza prozesu baten bidez arlo ezberdinei lotutako lehentasunak ezarri zituzten herritarrek. Udalak, ondoren, hainbat konpromezu hartu zituen: “Orain, legegintzaldia amaitzear dagoen honetan, prozesu hori itxi egin behar dela iruditzen zaigu”, azaldu du alkateak. Horretarako, azalpenak emango dituzte auzoz auzo.
Horrez gain, bilera hauek andoaindarrak informatzeko ere baliatuko dituzte: “Bilera hauek aprobetxatuko ditugu herritarrak informatzeko eta Udalaren egoera ekonomikoaz ere hitz egiteko”.
Duela bi urte egindako prozesua oso jendetsua izan zen. Guztira, 300 lagun inguruk eman zuten beraien iritzia; eta oraingoak ere arrakasta izatea espero dute. Nola ez, oraingoan ere Andoaingo Udalak herritarrei bileretara joateko deia luzatu die.
Hitzorduak:
Goiburu – Buruntza – Leizotz
Urtarrilak 14, 18:30. Udaletxean.
Bazkardo – Kaletxiki – Geltoki – Alejandro Kalonge
Urtarrilak 15, 18:30. Berrozpen.
Goiko Gunea – La Salle – Plazaola
Urtarrilak 19, 18:30. Urigainen.
Karrika – Etxeberrieta
Urtarrilak 20, 18:30. Karrika elkartean.
Sorabilla – Borda Berri
Urtarrilak 21, 18:30. Sorabillako auzo elkartean.
Zumea – Erdigunea – Olagain
Urtarrilak 22, 18:30. Basteron.