Hilaren 15eko udalbatzan onartu zen, EH Bilduren baiezko botoarekin eta PNVren abstentzioarekin, Ubare auzoko aparkaleku sistema arautuko duen udal ordenantza berria. Hogeita hamar egunez, erakusketa publikoan egongo da.
Bien bitartean, Udalak martxan jarri du Ubare auzoan aparkatzeko beharrezkoa izango den egoiliar txartela eskuratzeko prozesua.