Elizpe jubilatu etxearen ez ohiko batzarra

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015eko urtarrilaren 7a

Zizurkilgo Elizpe jubilatu etxeak ez ohiko batzarra egingo du urtarrilaren 26an, astelehenarekin, jubilatu etxean bertan 2014. urteko kontuei buruzko informazioa emateko; besteak beste, diru-sarrera eta gastuen berri emateko.
Lehenengo deialdia 17:30etan izango da, eta bigarren deialdia 18:00etan.
Honako hau izango da landuko duten gai-zerrenda:
1-      2014. urteko balantze ekonomikoa
2-      2015. urterako plana eta aurrekontua
3-      Galdera-eskaerak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!