Bihar eta etzi artean banatuko da urteko lehen Aiurri aldizkaria

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko urt. 7a, 13:43

Inprentatik ailegatzear da urteko lehen Aiurri hamaboskaria, 442.a. Bihar eta etzi artean banatuko da harpidedunen etxeetara. Hamaboskariaren sorreratik Aiurriko kolaboratzaile eta laguntzaile izan zen Marijuli Azkue zendu berriari agurra biltzen du batetik, 'Gugan bego Marijuli Azkue Arrastoa' izenburupean. Andoaingo Udaleko Gizarte Zerbitzuetako buru Ana Sanzi, Asteasuko Amagoia Piá Udal artxibozainari, Zizurkilgo Luis Urkola herri langileari nahiz Jon Arandia Txinan lanean diharduen gazte ekintzaileari, Aduna eta Larraulgo elkarteetako lehendakari Arkaitz Izagirre eta Jon Tejeriari eginiko elkarrizketen emaitzak ere bai, besteak beste. Gai-zerrenda osorik:

3 IRITZIA

Jon Ander Ubeda

4-5 LUZE ETA ZABAL

Gugan bego Marijuli Azkue Arrastoa

6-7 ANDOAIN

Ana Sanz, Andoaingo Udaleko Gizarte Zerbitzuetako buruari elkarrizketa

8 AMASA-VILLABONA

Parke estalien lehiaketa abian da

9.- AIZTONDO

Autobus zerbitzu berria eskualdean zehar

10-11 ASTEASU

Altxor ugari Asteasuko artxibategian

12-13 ZIZURKIL

Luis Urkola herri langilearekin solasean

14-15 ZIZURKIL

Jon Arandia gaztea Zizurkildik Txinara lanera

16 ADUNA

Txulobi elkarteko lehendakaria: Arkaitz Izagirre

17 LARRAUL

Katillutxolo elkarteko lehendakaria: Jon Tejeria

18-19 ESKUALDEA

Hamabostean behin, herriz herri. Aiurriko zozketa

20-21 AGENDA

22 AZKENA

Wentxiren komikia. Aiurriren egutegia eskualdeko merkatalguneetan

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!