Iluntzeko 19:00etan Amasatik abiatuta, paje eta musikarien laguntzazVillabonan zehar kalejiran ibili ziren errege magoak joan zen astelehen iluntzean. Jende asko bildu zen erregeen etorrera ikusteko. Herriko auzo guztiak zeharkatu zituen kabalgatak, Zentroan amaitu zutelarik euren ibilbidea.