Gaur arratsaldean etorriko dira Errege magoak Urnietara. 16:00etan San Migel elizara gerturatuko dira eta bertan egongo dira 17:30ak arte. Gutunak eman edota argazkiak ateratzeko aukera izango dute bertan txikienek. 18:00etan hasiko dute kalejira. Lobera baserrian behera etorriko dira eta, Erratzuko zubia igaro ondoren, Santa Leokadia, Azkorte, Arantzubi eta Idiazabal kaleak pasako ditu Erregeen kabalgatak. Vegasako igoeran barrena, San Joan plazara iritsiko dira ondoren. 19:00etatik aurrera, Udaletxeko arkupean egongo dira hiru Erregeak, eta opari bana emango diete sei urte arteko haurrei. 20:30ak aldera amaituko da ospakizuna.