Villabonako pilotalekua lepo bete zen Antton Pebeten oroimenez antolatutako txapelketaren finalez gozatzeko. Giro paregabea izan zen arratsalde guztian zehar. Kadeteen mailan, Sein eta Aranguren gailendu ziren Exposito eta Aizpitarteren aurka, 15 eta 22ko emaitzarekin. Aranguren izendatu zuten partidako jokalari onena. Jubenilen mailan, Egiguren eta Aizpuru izan ziren garaile Zubizarreta eta Belokiren aurka, 22-9. Egiguren izan zen partidako onena. Nagusien mailan, Arteaga eta Gorrotxategi izan ziren txapeldunak, Santxo eta Kastilloren aurkako partida 22-15 irabazi ondoren.