Gaur arratsaldeko 18:30etan zabalduko dute mendeurrenaren erakusketa, Basteron

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2015ko urt. 2a, 13:28

Andoaingo historiaren azken mendeak ezagutzeko aukera izango da Udalak antolatu duen erakusketaren bitartez. Gaur, gainera, Historian doktorea den Susana Truchuelo Garcia andoaindarrak "Andoain 1615: hiribildu berri baten historia" liburuxka ere aurkeztuko du. Erakusketa otsailaren 15era bitarte zabalik izango da.

Mendeurrena

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!