Honetarako batu ditzagun arrazoiak, bihotzak, eskuak eta borandateak mezu argi hau lau haizeetara zabaltzeko: Now, orain Euskal Herrira.
Zure argitxoa ere beharrezkoa dugu. Horregatik, denon borondateak batzen, gure herriko zerua, argi txikiz beteko dugu urtarrilaren 3an Espigoian 19:00tan, guztion artean irudikatuko dugun ekimenean.
Ekimenean zerua argiztatzeko kriseiluak baantuko dira eta bakoitzak, desio edo amets bat irudikatuz, zerura jaurtiko du berea".
BILBOra urtarrilaren 10ean joateko deialdia:
"Urtarrilaren 10ean, denok Bilbora Sare Herritarrak, Dispertsioarekin amaitzeko deitutako mobilizazio erraldoira.
Mobilizaziora joateko autobusak antolatu dira Andoainen eta ondorengo lekuetan apuntatzeko aukera izango da: Arruti gozogintza; Xaxi taberna; Irunberri; Lanbroa; Ernaitza eta Udal liburutegia. Lehenbailehen apuntatu!!".