Udalak urteko lehen ekitaldiak aurkeztu ditu. Erakusketa eta hitzaldi bikoitza antolatuko dituzte urtarrilean. Hasteko, beraz, erakusketa. Ostiral honetan 18:30tan egingo dute aurkezpena Basteron. Bertan, Historian doktore den Susana Truchuelo Garcia andoaindarrak “Andoain 1615: hiribildu berri baten historia” liburuxka ere aurkeztuko du.
Andoaingo Historia ezagutzeko lau arotan oinarritutako erakusketa da.