Harrera beroa Olentzero eta Mari Domingiri Zizurkilen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko abe. 25a, 00:28

Urkamendi menditik jaitsi dira Olentzero eta Mari Domingi astoaren laguntzaz. Antortxa artean eta trikitixa doinuez iritsi dira plazara; bertan zituzten zain haurrak eta helduak. Loatzoko musikariekin Bukalai eta Kantu Jirako kideek beren emanaldia eskaini dute eta, amaitzeko, Olentzero eta Mari Domingik gozokiak eta opariak banatu dituzte. Haurrek une hori aprobetxatu dute txupeteak eman edota opariak eskatzeko.

Argazkiak | Bideoa

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!