Haur parkea eta pintxo-potea ostiralen Zizurkil Goian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko abe. 23a, 16:05

Abenduaren 26an, ostiralean, haur parkea antolatu du Zizurkilgo Udalak Zizurkil Goiko Intxaur frontoian. Goizeko 11:00tatik 13:30era eta 16:30etik 19:30era bitartean, hiru puzgarri, jokoak, ludoteka eta Wipe Out jokoa egongo dira bertan. Aspertzeko aukerarik ez dute izango, hortaz, haur eta gaztetxoek.

Baina egun horretako festa ez da txikitxoentzat soilik izango; izan ere, Iriarte tabernak pintxo-potea eskainiko du egun horretan, bertara azaltzen diren guztientzat. Urtea amaitzeko aukera paregabea, zalantzarik gabe, familiako kide guztientzat.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!