Aljibe gaua, ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko abe. 23a, 16:02

Datorren ostiralean, abenduak 26, Aljibe gaua izango da Villabonan. Joseba Usabiagak Oroitza-penak bakarrizketa saioa eskainiko du lehenik, 22.30etatik aurrera. Iker Lauroba eta Leire Leturiaren emanaldi akustikoa izango da ondoren. Villabonako Udala eta Oinkari dantza taldea elkarlanean arituko dira gau horretan. Sarrera 5 eurokoa izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!