Korrika batzordea osatzeko deia luzatuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko abe. 23a, 12:43

Korrikaren oihartzuna ahalik eta ozenena izan dadin, Korrika batzordea osatzeko bilera deitu dute urtarrilaren 23an, 19:00etan. Lekua aurrerago zehaztuko dute. Gonbitea irekia da: "Euskahalduntzeko bidean, zure laguntza ezinbestekoa zaigu!".

Beterri-Aiztondon martxoaren 21ean igaroko da Korrika 19:

Euskahaldundu gaitezen lelopean, martxoaren 19tik 29ra zeharkatuko du Korrikak Euskal Herria, Urepelen hasi eta Bilbon amaituz. Beterri-Aiztondon martxoaren 21ean igaroko da Korrika 19:
  • Amasa-villabona: 08:30
  • Zizurkil: 08:50
  • Aduna: 09:00
  • Andoain: 09:20


 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!