Bon Nadal, Kataluniako ohitura Andoainen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko abe. 23a, 10:08

Kataluniako ohitura ekarri dute Andoaingo Kale Nagusiko Keinu dendara. Nadal abenduaren 9an etxera etortzen den enborra da, Eguberriak bitarte jaten eman behar zaiona. Gauero, enborra esnatu eta haurrek utzitako janaria jaten du. Abenduaren 24an, kaka egiteko eskatzen zaio abestuz eta honek haurrentzako gozokiak botatzen ditu. Ohitura hori jarraituz, Keinun arratsaldeko 17:30ak edo 18:00ak aldera, Nadal ate ondora aterako dute. Haurrekin batera Nadali abestuko diote. Makil batekin joz, Nadalek kaka egingo du eta honek haurrei gozokiak banatuko dizkie. Kataluniako ohitura bertan ikusteko aukera izango da, beraz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!