Hainbeste jende bildu zen igande arratsaldean Kontzejupean, sagardoa, txistorra ta tgaztainak agortu egin zela. Aurreikuspen guztiak gainditu ziren, Iñistorrak antolatzen duen euskal jaian. Usadiozko sagardo lehiaketan Antso sagardogileak irabazi zuen. Eta tarta lehiaketan, beste behin ere, Manoli Sorondo. Zorionak irabazleei, eta eskerrik asko sagardozaleei, bolondresei eta ospakizunera hurbildu ziren guztiei.