Gune estalien beharrari erantzuna emateko, egonaldirako eta jolaserako parke bat estaliko dute herrian. Udalak, analisi teknikoa egin ostean, hiru gune proposatu ditu: Arroako plaza, Larreako haur parkea eta Malkar plaza. Behin lehiaketaren arauak finkatuta, arkitektoei hilabeteko epea emango diete euren lanak aurkezteko eta epai-mahai teknikoak onartu ostean, eztabaida fasera igaroko dira, herritarrek gehin gustatzen zaiena aukeratzeko. Proiektu irabazlea martxoan izendatuko dute, aste santuen aurretik.