Zubimusuko ikasleek irabazi dute Bidegik eta Lurraldebusek antolatutako Gabonetako marrazki lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Gipuzkoako eskoletako LHko 5. mailako ikasleek hartu dute parte Bidegi, Gipuzkoako Azpiegitura Agentziak eta Lurraldebusek antolatutako Gabonetako marrazki lehiaketan. Guztien artetik bi saridun hautatu dira: Villabonako Zubimusu ikastola eta Zumarragako Lasalle-Legazpi eskolako bi marrazki. Saria, ordea, ikastetxe horietako 5. maila osoarentzat izango da. Bi sari jasoko dituzte: Txangoa Bidegiko bide sareen Kontrol Zentrora eta Lurraldebuseko kotxe-toki edo garaje gune batera eta 400 euroko diru-saria eskola materiala erosteko, edo txango bat egiteko.

P { margin-bottom: 0.21cm; }


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!