Esan bezala, Juli Aiurriko kolaboratzailea zen. Besteak beste, iritzi artikuluak idatziz. Horra sorta bat. Bitxia, gainera, berriki Asteasun hil berri den Mila Garmendiari idatzitakoa izan zelako. "Burutik kendu ezinean nago Mila joan zaigun kontua. Burutik ezin joan, bihotzean barruan dudalako", horrela hasi zuen gerora bere azken iritzi artikulua izango zena. Marijuliren egoera beretsuan daude ordu hauetan bere gertuko eta ezagun gehienak ere.
Gugan bego, Marijuli Azkue Arrastoa.