"Urtarrilaren 5ea egingo den Erregeen Desfilerako antolaketa lanak direla eta, antortxero moduan parte hartu nahi duten haurrak bilatzen ari da Urnietako Udaleko Kultura Saila. 9, 10, 11 eta 12 urteko haurrak Lekaio Kultur Etxean eman dezakete izena, abenduaren 23a baino lehen. Bestalde, gurasoak ere behar dira haurrei desfilean laguntzeko. Hauek ere, aipatutako epean Lekaion izena eman dezakete".
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!