Andoaingo herriaren elkartasun-zuhaitza Allurralde kiroldegian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko abe. 20a, 12:28

Leizaran institutuko BHIko ikasleen ekimenak horrela dio, “zuhaitz honen loreak osatzeko zuen laguntza behar dugu. Horretarako, biribil urdin, hori eta larrosak oinarri hartuta, koloretako tintetan hatz lodia jarri eta zure aztarna utzi. Lore bakoitzak 8-10 lore-hosto edo petalo izan behar ditu bere inguruan, goiko loreen antzera.Zuhaitz handia helduek osatu beharko dute; txikia, aldiz, haurrek. Saia zaitezte kolore desberdinak jartzen lore bakoitzean. Ea andoaingo herritar guztien hatz markekin elkartasun-zuhaitza osatzen dugun!”

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!