Bost egun dantza egiteko

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko abe. 19a, 13:20

Five days to dance” ekimenak sekula dantzan egin ez dutenei bost egunetan koreografia bat ikasteko erronka luzatu die. Proiektu hau Europako hiri ezberdinetan praktikatzen dute astero. Oraingoan Urnietara ekarri dute eta, Udalaren eta Donostia 2016 egitasmoaren babesarekin, Egapeko DBHko 3. eta 4. mailako ikasleek dantzan pasa dute astea.

Erronka argia da: bost egunetan koreografia prestatzea. Beraz, astelehenetik ostiralera bitarteko egunak izan dituzte taula gainera igo eta dantza ikasteko. Horretarako, bi koreograforen laguntza izan dute, eta Edu Muruamendiaraz arduratu da dantzaren koordinazioaz. Guztira 85 gazte inguru aritu dira eta egunero gorputz adierazpena landu dute eskola orduetan kiroldegian.
Ekimen honek dantzak gizartean dituzten rolak apurtzera behartu ditu ikasleak eta proiektuaren helburuak harremanetarako ezohiko esparru bat sortzea, dantzaren bidez errespetuaren balioak bereganatzea eta sormena prozesu partekatu gisa ulertzea izan dira.

Astebeteko esperientzia hori jendaurrean aurkeztuko dute larunbat honetan, Saroben. Bi emanaldi egindo dituzte, bata 16:30etan gurasoei zuzenduta eta bestea 18:00etan herritar eta zale guztiei irekita.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!