Eguberrietako hitzorduak Asteasun

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko abe. 18a, 12:11

Egitarau oparoa prestatu dute Asteasun Eguberri egunetarako. Musika, herri kirolak, ipuin kontaketa, film emanaldiak, erromeria, etab. Egitarau osoa, jarraian: 

Abenduak 19, ostirala

19:00 Loreto Aramendiren eta Usarrabi abesbatza elizan.

21:15 3. mailako pilota partiden finalak (jubenil eta afizionatuak).

Abenduak 20, larunbata

18:00 Harri handien Euskal Herriko txapelketa frontoian.

Abenduak 22, astelehena

17:00 Filma eta merienda ikus-entzunezkoen gelan.

Goizez, abenduaren 22an hasita, Atzapar pilota txapelketa.

Abenduak 23, asteartea

17:00 Ipuin kontaketa ikus-entzunezkoen gelan.

16:00-20:00 Pilota topaketa.

Abenduak 26, ostirala

19:00 Josu Muguruzaren bizitzaren inguruko ‘Zohardia’ dokumentala eta egileekin hitzaldia ikus-entzunezkoen gelan.

Abenduak 27, larunbata

Pilota partidak: Irazusta-Aizpuru / Garin-Arregi // J Urbieta- G Iruretagoiena / Labaka-Erasun // X Urbieta-Eskudero / Olaizola I- Gorrotxategi.

Abenduak 28, igandea

18:00 Erromeria udal arkupetan.

Abenduak 29, astelehena

17:00 Haurrentzako filma ikus-entzunezkoen gelan.

Abenduak 31, asteazkena

17:00 Urrezko Aizkora, binakako kanporaketa frontoian.

Urtarrilak 5, astelehena

Iluntzean, Errege magoen etorrera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!