Berria taldearekin batera, lau kulturgileek gorazarre egingo diote Berria taldeko lehendakari izan zen Joxan Lizarribarri. 2013ko udaberrian hil zen eta hark utzitako hutsunea handia izan da euskaltzale eta kulturzaleen artean. Sarrerak dagoeneko salgai daude Ernaitza liburudendan, eta nahi duenak telefonoz ere egin dezake eskaera 943 30 43 45 telefono zenbakira deituta.