Inprentan da Aiurri aldizkariaren 441 zenbakia, bihartik astelehenera bitarte, Beterri-Aiztondo eskualdeko etxe guztietan banatuko dena. Urteko azken zenbaki hau masiboa izango da, eskualdeko herritar guztiei luzatuko zaie aldizkaria bi helburu nagusirekin: aldizkaria ezagutarazi eta harpidetza egiteko aukera eskaintzea. Izan ere, iaz bezala, harpidetza kanpaina berriari ekiteko asmoa du Aiurriko lantaldeak.
Azken zenbaki honek orri kopuru gehiago du eta, ondorioz, gai gehiago landu da: Gabonekin lotutakoak batzuk (Larraulgo garai bateko Eguberriak, Olentzero eta Mari Domingiren lehen etorrera Zizurkilera, Lierni Ormazabal dietistaren aholkuak, herriz herriko Eguberrietako hitzorduak edota beti-betiko postre goxoak), aktualitatearekin lotuagoak besteak (Eskualdeko alkateei galdeketa, Malli Usabiaga zizurkildarrari agurra, Andoiaingo 400. urteurrena eta `31 Lokomotora Euskal Herrira’ ekimena, Euskara plana abian Amasa-Villabonan, Animalia hazleak Asteasun…). Gai-zerrenda osorik:
AURKIBIDEA
3 IRITZIA
Jon Ander Ubeda
4-6 LUZE ETA ZABAL
Eskualdeko alkateei galdeketa, legegintzaren amaieran
7 ESKUALDEA
Publierreportajea: Jaso ezazu Aiurri etxean bertan
8-9 ANDOAIN
‘31 Lokomotora Euskal Herrira’ ekimena gogoan
10-11 ANDOAIN
Indartsu ekingo diote 400. urteurreneko ospakizunei
12-13 ZIZURKIL
Agur Malli Usabiaga herritarrari
14-15 AMASA-VILLABONA
Euskararekin bat, elkarlanean eta gogotsu
16 PIL-PILEAN
Beti-betiko postre goxoak
17 ZIZURKIL
Olentzero eta Mari Domingi Zizurkilera ere etorriko dira
18-19 LARRAUL
Garai bateko Eguberriak, usadio zaharrak eta oroitzapenak
20 ASTEASU
Animalia hazleak Elizmendin
21 ADUNA
Eskualdeko autobus zerbitzua abiatzear
22 AMASA-VILLABONA
Lierni Ormazabal dietista: ‘Neurriz eta maiz jatea komeni da”
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!