Amasako Martina kultur elkartearen deia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko abe. 17a, 11:39

Amasako Martina kultur elkarteak deia luzatu die herritarrei: "Abenduaren 24ko festari itxura eta aire berria eman nahi diogu eta horretarako zuen laguntza behar dugu. Hori dela eta, larunbatean eguerdiko 12:30etan Kultur Etxean egingo den bilerara dei egiten dizuegu. Ideia berriak eta zuen laguntza behar dugu. Animatu eta etorri ekarpenak egitera".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!