Zizurkilgo Udalbatzak abenduaren 15eko osoko bilkuran onartu zuen Ugare auzoan aparkalekuen sistema arautuko duen ordenantza Bilduko zinegotzien aldeko botoekin eta EAJren abstentzioarekin.
Udalak bando bidez jakinaraziko die auzotarrei zein egunetik aurrera eska dezaketen egoiliarren txartel edo bineta. Urte hasierarekin bat izatea espero da. Urteko 40 euroko kuota ordaindu beharko da eta bi izango dira baldintzak: Zizurkilen erroldatuta egotea eta zirkulazioa zerga Zizurkilen ordaintzea. Urtarrilean zehar pintaketa eta egokitze lanak egingo dira Ugareko aparkaekuetan eta aste gutxi barru, sistema martxan izango da. "Auzotarrei jakinaraziko dizkiegu behar bezala data guztiak egon daitezela lasai", zehaztu zuen Luengok.