Elkartasun erakusketa zabalik da Atxulondon

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko abe. 15a, 12:48

Ostiral iluntzean zabaldu zuten elkartasun erakusketa Atxulondo Kultur Etxean. Ekitaldi goxoa izan zen ostiralekoa. Berrogei artista baino gehiagoren lanak bildu dituzte bertan, erakusketa polita osatuz. Aste-egunetan, 17:00etatik 20:30etara izango da zabalik eta asteburuetan, goiz eta arratsaldez. Txoko berezia prestatu dute zendu berri den Malli Usabiaga zizurkildarraren lanekin. Abenduaren 21a arte izango da Zizurkilgo erakusketa ikusi eta bertan jarritako artelanak erosteko aukera.

Argazkiak | Bideoa

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!