Larunbat goizean haurrentzako kirolak eta hamaiketakoa izan ziren eta arratsaldean belar artifizialeko Danena futbol zelai berrituaren inaugurazio ekitaldi jendetsua. Gauean, berriz, XVIII. Gau krosaren txanda izan zen. Igandean, Zizurkilgo IV. Pilota txapelketako partidek jendetza erakarri zuten Intxaur pilotalekura eta arratsaldeko tailer eta erakustaldiak Pello MAri Otaño ikastetxearen atarian burutu ziren.