Mutriku inguruko mendietara Aizkardirekin

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko abe. 15a, 10:56

Datorren igandean, abenduak 21, Mutrikutik abiatuta mendi ibilaldia antolatu du Aizkardik. Arno mendia igo eta Kaibaixo ermita zeharkatuta, ibilaldi zirkularra egingo dute.

Izena emateko Aizkardi mendi taldeko 649717182 telefono zenbakira deitu behar da (20:00-22:00) edo ostegunetan Aizkardiko egoitzan (20:00-22:00). Izena emateko epea: Abenduak 18.

Irteera datorren igandean izango da goizeko 07:00etan Olaederra kiroldegiaren ataritik. 22 kilometroko ibilbidea egiteko 6 ordu beharko dituztela aurreikusi dute antolatzaileek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!