Kirol asteburuaren baitan, abenduaren 14rako, iganderako, antolatutako zinta gaineko oreka-ikuskizuna Pedro Mari Otaño ikastetxeko frontoian izango da, euria egingo duela aurreikusita baitago.
16:30ean, herritar guztiei zuzenduriko zinta gainean ibiltzeko tailerra eskainiko da. Ondoren, 17:00etan, Flow Balance taldeko kideek erakustaldia emango dute, zinta gainean ibiliz eta ekilibrismoak eginez. Azkenik, 17:30ean, berriro emango dira tailerrak nahi duten guztientzat.
Aipatu bezala, bada, ekintza horiek guztiak Pedro Mari Otaño ikastetxeko frontoian egingo dira.