Zumea plazan merkatu txikia izango da. Herriko merkatalguneetan dagoeneko Salkineko dendetan Eguberrietako saskiak lortzeko aukera dago. Ekitaldi askoren artean bi baizik ez dira horiexek. Andoainen ekitaldi gehiago burutuko baita: Santomas egunean txistorra jatea, Olentzeroren etorrera, Gazte Astea, IkusZirkus, gaztain jatea, Gabonetako haur parkea, Errege magoen etorrera...
Antolaketa lanetan murgildu dira Udala, Salkin eta herriko ikastetxeak, helburu bikoitzarekin: herritarrek beren inguruneaz gozatzea eta herrian antolatutako ekitaldiak ezagutaraztea.
Urnietan, bestalde, Eguberrietan haur eta gazteei begira hitzordu ugari antolatu ditu Udalak. Iñistorrak, bere aldetik, Santomas eguneko azoka antolatuko du abenduaren 21ean. Merkataritzari dagokionez, On Bizik “Bezeroaren Astea” antolatu du abenduaren 15etik 20ra. Sariak eta zozketak izango dira herrian bertan erostea erabakitzen duten erosleen artean.