Urnietako Udalak etorkizuneko herria irudikatzen hasteko plana aurkeztu du, Mikel Pagola alkatearen eta Udal arkitektoaren parte hartzearekin. Nagusiki etxebizitza berriak eraiki nahi dituzte Urnietako gazteak herrian bertan gera daitezen. Eta horrekin batera Egape ikastolaren DBHko eraikina martxan jarri. Horri lotuta, bi industrigune eraikitzeko oinarriak jarri dituzte.
Etxebizitzei dagokionez, hiru eremu zehaztu dituzte lehentasunaren arabera:
-Babilonia. 340 etxebizitza, horietatik 187 babes ofizialekoak. -Trankatx-Ermotegi. 270 etxebizitza, horietatik 110 babes ofizialekoak. -Azkarate. 460 etxebizitza, horietatik 253 babes ofizialekoak.
Industriguneei dagokionez, bi gune aurreikusten dira: -Miraballes. 77.000 metro karratu. -Urkain Berri. 125.000 metro karratu.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!