Kirol eta literatura asteak aurkeztu dituzte Zizurkilen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko abe. 11a, 11:46

Gaur iluntzean hasiko da Zizurkilgo Kirol Astea eta hamaika ekitaldi hartuko ditu, abenduaren 14ra bitarte. Liburu Astea berriz, abenduaren 16an hasiko da eta hilaren 20ra arte luzatuko da. Ekitaldi interesgarriz beteta etorriko dira datozen egunak Zizurkilera

Jarraian, egitarau osoak:

Kirol Astea

Abenduak 11, osteguna

19:30ean, ZINE FORUMA Atxulondon

 

Gurinder Chadha-ren “Quiero ser como Beckham” filma emango da. 2002an egindako film horretan, hainbat gai lantzen dira: kirolaren inguruko genero estereotipoak; maitasuna eta lagunen arteko harremanak; afektibitate eta sexualitatea…

 

Filmaren ondoren, eztabaidarako tartea zabalduko da, Susana Manzanedoren gidaritzapean.

 

Abenduak 12, ostirala

JOKIN ALBERDI txirrindulariari omenaldia

 

17:00etan, bizikleta-ginkana egingo da, Andoaingo Txirrindulari Elkartea, Tolosako Oriako Txirrindulari Elkartea eta Goierriko Txirrindularitza Bultzatuzeko txirrindulariekin batera.

Adin guztietako herritarrek har dezakete parte. Baldintza bakarra da parte-hartzaileek bizikleta eta kaskoa eramatea.

 

18:00etan, JOKIN ALBERDI 2014ko zizurkildar kirolari onena izendatuari omenaldi-ekitaldia egingo zaio, Atxulondo kultur etxean. Ondoren, merienda egongo da azaltzen diren denentzat.

 

19:00etan, IRENE CAMINOSen bike trial erakustaldia, Joxe Arregi plazan.

 

Oharra: euria egiten badu, ginkana eta bike-trial erakustaldia Pedro Mari Otaño ikastetxeko frontoian egingo dira.

 

Abenduak 13, larunbata

 

10:00etan, Haurrentzat kirol eta jokoak Intxaur frontoian, eta, ondoren, hamaiketakoa eta opari banaketa.

 

15:00etan, IX. EMAKUME PILOTARI pala txapelketako 7. jardunaldia Intxaur pilotalekuan.

 

15:45ean, 1. Regionala: Danena KE- Ordizia

18:00etan, Danena belar artifizialeko futbol zelai berrituaren inaugurazio-ekitaldia.

Ondoren, DANENAN jolastu dutenen arteko beteranoen partida.

 

GAU KROSA

22:00etan, HAURREN GAU KROSA. 2002tik aurrera jaiotakoek hartuko dute parte haurren gau krosean. Kilometro bateko distantzia korritu beharko dute, 850 m kontrolatuta eta 150 m libre.

Izena emateko, aurrez banatuko dira ikastetxeetan izena emateko orriak, eta egunean bertan ere eman ahal izango dute izena, 21:00etatik aurrera, Joxe Arregi plazan.

 

 

 

22:30ean, ZIZURKILGO XVIII. GAU KROSA

Bi kategoriatan korrituko dute. Alde batetik, 1999-2001 artean jaioek 2,5 kilometroko distantzia korrituko dute, eta 1998an eta aurretik jaioek 7 kilometrokoa.

Izena emateko, aurrez eman daiteke izena, www.herrikrossa.com orria erabiliz. Kasu horretan, 3 ordaindu beharko da. Egunean bertan ere eman ahal izango da izena, 21:00etatik aurrera, eta 5 ordaindu beharko da. 250 korrikalari onartuko dira gehienez.

 

Lehenengo hiru postuetan iristen diren heldu eta gazteek sariak eskuratuko dituzte, eta, horrez gain, sari berezia egongo da errekorra (22’01’’) hausten duen korrikalariarentzat, Dinosaurio Saria korrikalari helduenarentzat, opariak korrikalari guztientzat, afarien zozketak eta material zozketa, ALBIZU KIROLAK dendaren eskutik.

 

Abenduak 14, igandea

 

10:00etan, ZIZURKILGO IV. PILOTA TXAPELKETAKO FINALAK, Ziotza pilota eskolak antolatuta, Intxaur frontoian

 

FLOW BALANCE

 

16:30ean, ZINTA GAINEAN IBILTZEKO TAILERRA, herritar guztiei zuzenduta, Ugare auzoan. Euria egiten badu, Pedro Mari Otaño ikastetxeko frontoian egingo da.

17:00etan, FLOW BALANCE elkarteko kideek zinta gaineko erakustaldia egingo dute. Oria ibaiaren gainean zinta botako dute, eta gainean ibiliko dira.

17:30ean, ZINTA GAINEAN IBILTZEKO TAILERRAREN jarraipena.

 

 Liburuaren Astea


 

Abenduak 16, asteartea

17:15ean, IPUIN KONTALARIA Iriarte kultur etxean

 

Ines Bengoa arduratuko da haur eta gaztetxoenei ipuinak kontatzeaz.

 

Abenduak 17, asteazkena

17:30ean, IPUIN KONTALARIA Atxulondo kultur etxean

 

Iraitz Lizarragaren eskutik.

 

Abenduak 18, osteguna

18:00etan, JUAN CARLOS ALONSOREN hitzaldia, Atxulondo kultur etxean

 

Juan Carlos Alonso psikologoa da, eta “Haur literatura heziketa emozionala” izeneko hiru saioko zikloa ematen ari da Zizurkilgo Atxulondo kultur etxean. Lehenengo saioa azaroaren 20an izan zen, eta honako hau bigarren saioa izango da.

Guraso zein hezitzaileei zuzendutako zikloa da, bai eta, oro har, haurrekin diharduten guztiei zuzendutakoa ere.

Juan Carlos Alonsok aldarrikatuko du haur literatura tresna ezin hobea dela umeak bere barne mundua hobeto ulertzeko (beldurrak, ilusioak, kezkak...); izan ere, ipuinek eskaintzen dituzten arretarako eta lasai egoteko aukerak egokiak dira barruko mundu hori elikatzeko.

 

 

Abenduak 19, ostirala

17:30ean, TEODORO HERNANDORENA XIII. IPUIN LEHIAKETAKO SARI BANAKETA, Atxulondo kultur etxean

 

Aurten guztira 410 lan aurkeztu dira, bost kategoriatan banatuta. Bi epaimahai osatu dira lanak epaitzeko: A eta B kategoriatan (6 urtetik 11 urtear arteko umeen kategorietan), Joseba Aurkenerena eta Ixabel Millet idazleak izan dira epaimahaikideak, eta C, D eta E kategorietan (12 urtetik aurrerakoetan), David Tijero eta Maite Toledo.

Zizurkilgo Udalak eskerrak eman nahi dizkie lehiaketan parte hartu duten guztiei eta ikastetxeei, lehiaketan erakutsi duten inplikazioagatik.

 

Abenduak 20, larunbata

III. LIBURU AZOKA, 11:00etatik 14:00etara, JOXE ARREGI PLAZAN

 

Bigarren eskuko liburuak euro baten truke eskuratu ahal izango dira azokan. Bildutako diruarekin, Zizurkilgo liburutegirako liburu berriak erosiko dira.

Aurten, gainera, Bigarren Eskuko Azokarekin batera egingo da Liburu Azoka. Izan ere, Bigarren Eskuko Azoka hileko hirugarren larunbatean egiten da, goizeko 9:00etatik 14:00etara bitartean.

Eguerdiko 12:00etan, Bukalai dantza taldeko kideen emanaldia izango da.

Euria egiten badu, bi azokak Pedro Mari Otaño ikastetxeko frontoian egingo dira.

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!