“Andoaindarrak 400” urteurreneko aurkezpen ekitaldi jendetsua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko abe. 10a, 21:58

Ehundik gora lagun bildu da gaur Basteroko erakusketa gelan, “Andoaindarrak 400” laugarren mendeurreneko ekitaldien aurkezpenean. 1615ean Andoainek herri izaera hartu zuen eta hori del aeta Andoainen 2015. urtean zehar hamaika ekitaldi burutuko dituzte. Ana Carrere alkateak egin ditu urteurreneko ekitaldien aurkezpenak, zeinean bideoklipa erakutsi duten eta baita webgunea ere.

Bideoklipean izaera, adin eta jatorri ezberdineko herritarrek parte hartu dute. Bideoa txalo artean hartu dute bertaratu direnek. Ekitaldian zehar Kantu Jira taldekoek eta Banaiz Bagara taldekoek elkarrekin kantu bat eskaini dute.

2015eko urtarriletik aurrera ekitaldi ugarirekin gogora ekarriko dute mendeurrena.

BIDEOA 


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!