“Elkarte horrek modu miresgarri eta altruistan 1975az geroztik andoaindarren elkartasuna bideratu du. Premiazkoak ziren baliabideak martxan jarri ditu, Andoaingo herritarrek kontzientzia har zezaten, anima zitezen eta odola emateko garaian eroso senti zitezen”.
Bide batez, ekitaldia aurten zendu den Fernando Gaston Caritas taldeko kidea omentzeko baliatuko dute.
Eta beste behin ere, Caritas taldeak adierazi duenez, “Andoaingo herriari esker ona azalduko diogu, Caritas elkartearekin erakutsi duen eskuzabaltasunagatik. Eguberriei ongietorria ere emango diegu, behartsuen eta baztertuen alde bereziki lan egiten dugun ospakizunei”.