Haur eta Gazte sailak Eguberrietako Gazte Astean izena emateko epea zabaldu du. Abenduaren 18ra bitarte izena eman beharko da, Gaztelekuan bertan. Abenduaren 22an hasi eta urtarrilaren 2ra bitarte tailerrak, irteerak, jolasak eta abar iragarri dituzte.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!