“Idiazabal kalea zabalik egongo da autoentzat, baina Errekalde aldetik Berrasoeta auzoko sarrera eta Txoritagain, San Juan eta Urraka auzoetara doana –Jubilatuen Etxetik igotzen dena– itxita daude. Oztopo horiek arintze aldera, ordezko bideak erabiltzeko eskaera luzatu nahi diegu urnietarrei.
Berrasoeta auzoan bizi direnek, Itxaspeko igoeratik sartu ahal izango dira auzora. Irteteko taxi geltokia dagoen bidea erabili beharko dute.
Txoritagainen, San Juanen edo Urrakan bizi direnak, Erratzuko poligonotik edo Goi Mendiko bidegurutzeko sarreratik heldu ahal izango dira auzora. Kasu honetan, auzoetatik irteteko gomendatzen den bidea Aranzubiko aldapatik Idiazabal kalera jaisten den bidea da”.
Astebururako lanekin amaitzea espero dute.