Oria merkatal elkartea, ekimen betean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko abe. 9a, 13:33

Oria merkatal elkartea Gabonetako ekimen betean ari da. Haurren Gabonetako jolas parkea antolatzeaz gain, Bear Zana elkarteak abenduaren 15, 16, 17 eta 18an zozketatuko dituen saskiekin batera, Oria merkatal elkarteko saltokietan erosketak egin ahal izateko 500 euroko txartel bat eta 200 euroko hiru banatuko ditu. Bestetik, urtarrilaren 8an, 300 euroko lau erosketa txartel zozketatuko ditu bezeroen artean. 1200 euro guztira. Oria merkatal elkarteko dendetan erosketak egiten dituenak, zozketan parte hartzeko txartelak bete ahal izango ditu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!