Hitzaldia Basteron: “Zer da Argentinako kereila?”

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko abe. 9a, 09:15

Frankismoaren krimenak ikertzeko Argentinako epaitegietan abiatu den kereila izango dute hizpide gaur –abenduak 9– 19:00etatik aurrera Bastero kulturgunean. Argentinan Maria Servini epailearen aurrean testigantza eman berri duten pertsonak izango dira bertan: Felipe Izagirre Zamorako espetxean preso egon zen urnietarra; Josu Ibargutxi kereilaren aldeko taldeko kidea eta, azkenik, Gasteizko Martxoak 3 elkarteko bi kide. Kereilaren nondik norakoa azalduko dute, eta besteak beste Martin Villa eta beste hainbat buruzagi frankista inputatu izanaren inguruko azken albistea. Mahai-ingurua Oroituz, Andoainen elkarteak antolatu du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!