Bisitariek pinua sagarrekin dekoratu, urte berrirako desioak idatzi, pinuan zintzilikatu eta kandelak pizteko aukera izango dute. Pinuaren ondoan, Sagardoetxeako Olentzero egongo da haurren gutunak jasotzeko. Horri lotuta, barrikotea gaztaina eta sardin zaharrekin eskainiko dute. Aintzinan, sagardogintzako lanak bukatu ostean, barrika bat muztioarekin betetzen zuten. Bi aste beranduago, bizilagunek festa bat ospatzen zuten barrikotea gaztaina eta sardin zaharrekin lagunduta dastatzeko. Usadio hori biziberrituko dute egun hauetan:
Ordutegia:
Abenduak 6 eta 7:
11:00-13:30 / 16:00-19:30.
Abenduak 8: 11:00-13.30.
5 euroko prezioa:
Bisitaldia, pinuaren apainketa, barrikotea gaztaina eta sardin zaharrekin.
Informazioa:
943 550 575.
info@sagardoetxea.com