Urnieta 13-22 Usurbil
Jon Alberdi-Imanol Odriozola. Kadeteak, Gipuzkoako txapelketako finala. Urnietarrak indartsu hasi ziren, markagailuan 10-6 aurrea hartuz. Baina usurbildarrek beste maila batekoak direla erakutsi dute urte osoan zehar. Partidak aurrera egin ahala nagusitasun hori erakutsi zuten, markagailua irauliz eta alde handia ateraz. Urnietarrak pozik egon daitezke bigarren postuarekin, Euskal Liga jokatzeko sailkatu baitira. Bizkaiko, Arabako, Nafarroako eta Gipuzkoako aurkari onenen aurka lehiatuko dira. Zorionak egindako lanagatik!
Urnieta 40-35 Ilunpe
Ander Goikoetxea-Ibai Martiarena. Erremontea, senior maila. Ligan lehen postuan amaituta, Gipuzkoako txapelketan zuzenean finala jokatzeko sailkatu dira.
Urnieta 40-39 Gazteleku
Imanol Ansa-Xabier Ozaeta. Erremontea, senior maila. Finalaurrekoa jokatzeko sailkatu dira.