Iaz ez zen akordiorik izan eta aurreko urteko aurrekontu luzapenarekin lan egin zuten. Oraingorako, ordea, Udal gobernu taldearen asmoa aurrekontu berriak onartzea litzateke. Ia bederatzi milioi eurokoa da, gaur egungo egoera ekonomiko estuari lotuta doana. Urnietan, ordea, egoera ekonomiko osasuntsua dela frogatzeko hainbat datu adierazgarri aipatu behar dira. Zorpetze maila baxua da eta inbertsioak egiteko ahalmena handituz doa. Epe erdi eta luzeko egitasmo potoloei begira, gainera, Udalak lau milioi eta erdi euroko aurrezkia du.
2015eko Udal aurrekontu proposamenean gizarte zerbitzuetarako 802.000 euro bideratu nahi dituzte, eta inbertsio errealetarako 1.055.000 euro.
Aurrekontu berria plenoaren oniritziarekin onartu behar da.