Bihar eta etzi artean banatuko da Aiurri hamaboskariaren 440 zenbakia harpidedunen etxeetan. 'Antzinako ohiturei lotutako ermita' izenburupean, Adunako Santa Krutz ermitaren inguruan hitz egingo du Mari Karmen Otegi herritarrak, ermitari itsatsitako etxean bizi denak. Garbiñe Agirre Andoaingo Gurutze Santu elkarteko lehen emakumezko lehendakari edota ETB1en aurkezle lanetan ari den Odei Esnaola amasarrari eginiko elkarrizketak ere biltzen ditu. Andoaingo gazteen parte hartze prozesua, Asteasuko Betani etxe berrituko egoiliarren bizitza puskak, Zizurkil eta Guatemala artean erizain lanetan dabilen Nerea Asurmendi, Wentxi komikigilearen itzulera... Hamaika gai, irakurleon gustukoak izango direlakoan:
AURKIBIDEA
3 IRITZIA
Jon Iraola Treku
4-5 LUZE ETA ZABAL
Garbiñe Agirre, Gurutze Santu elkarteko lehendakaria
6-7 ANDOAIN
Andoaigo gazteen parte hartze prozesua aurrera doa
8-9 AMASA-VILLABONA
Odei Esnaola EITBko aurkezleari elkarrizketa
10-11 ZIZURKIL
Nerea Asurmendi Zizurkil eta Guatemala artean
12-13 ASTEASU
Betani etxe berrituko egoiliarren bizitza puskak
14-15 ADUNA
Mari Karmen Otegi, Santa Krutz ermitari lotuta
16 LARRAUL
Eva Garcia Fraisoroko sehaska-etxeaz, Kultur Astean
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!