“Dokumental horretan ageri da bankuek zer bidegabekeria egiten dituzten gure diruarekin: inbertsioak armagintza-industrian, laguntzak langileen eskubideak errespetatzen ez dituzten multinazionalei, etxe-kaleratzeak baliabideak ez dituzten familiei...
Horrez gain, agerian uzten da alternatibak badirela: banku etikoak.
70 minutuko dokumentalaren emanaldiaren ondoren, hitzaldia emango dute FIARE banku etikoko kideek, eta zer diren, nola funtzionatzen duten..., azalduko dute”.