Abenduaren 12an, ostiralarekin jarriko da martxan elkartasun erakusketaren hirugarren edizioa. Euskal Herri osoko berrogei bat artistek egindako artelanak bilduko dituzte Atxulondo Kultur Etxean. Elkartasun erakusketa izanik, gerturatzen direnek, artelanak erosteko aukera ere izango dute. Egur taila, margolanak, gurutze puntara..., denetarik izango da ikusgai. Egunero zabalduko dute erakusketa, 17:30etatik 20:30etara astegunetan; eta 12:00etatik 14:00etara eta 17:30etatik 20:30etara asteburuetan.