"Bertso berriyak, geronek jarriyak" bertso afaria, Harituz bertso taldeak antolatuta

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Harituz bertsozale taldeak bertso afaria antolatu du datorren ostiralerako, abenduak 5. “Eskualdeko bertsozale eta bertsolari guztiei irekia dago ekimena: nahi duenak bertso sorta bat abestu dezake bertan, eta abestu nahi ez duena entzutera etor daiteke”. Afal ostean egingo da saioa eta txartelak dagoeneko salgai daude harituz.bzt@gmail.com helbidean eskatuta zein Iturri-Goxo jatetxean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!