Hainbat fruitu eta barazkitan oinarritutako eskultura sorta berria inauguratu zuen azaroaren 28an Karlos Irazu herritarrak, bertako baserritarren lanari keinua eginez. Eskura zituen materialekin osatu ditu artelanak; lizar, gerezi edo norteko haitzaren egurrarekin. Leku itxi batean beharrean, estali gabe eta edonork ordutegirik gabe ikusteko moduan jarri ditu plazaren atzealdeko gunean ikusgai. Porru, babarrun, gari, arto, gaztain edo ezkurraren irudi ikusgarriekin egingo du topo Larraulera gerturatzen denak.