Atzo arratsaldean Katillutxulo elkartean egin zen talo-jatearekin amaitu zen Larraulgo Kultur Astea. Aste guztian zehar hitzaldi ezberdinak izan ziren herrian, baita haurrei zuzendutako ipuin kontaketa saioa ere. Ostiralean, Karlos Irazu larrauldarrak, naturan oinarritutako bere eskultura sorta berria aurkeztu ondoren, Fernando Amezketarraren bertso musikatuak eskaini zituzten Manex Agirre, Aitor Atxega eta Imanol Kamiok elizan.